ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent

Ostalaritzarako, kolektibitateetarako eta elikagaigintzarako ekipamendua ekoizten dugu.

Ostalaritzarako, kolektibitateetarako eta elikagaigintzarako ekipamendua garatzen, ekoizten eta merkaturatzen duen enpresa taldea da Sammic.

1961ean bertako enpresariek sortuta, Samicek bere jarduerari ekin zion elikagaiak prestatzeko ekipamendu dinamikoa ekoitziz. Denbora aurrera joan den heinean Sammicen eskaintza zabaltzen joan da. Gaur egun, produktu aukera zabala eskaintzen du:

Enpresaren aurkezpen eskuorria (ES-EN-FR) (pdf)

Merkatuaren beharretan jartzen dugu arreta eta horiek asetzeko helburuarekin egiten dugu lan, beti ere kalitate oneneko estandarrei jarraituz. Kalitate oneneko produktuak garatzeaz eta ekoizteaz gain, Enrique Fleischmann chef korporatiboarekin eta bere taldearekin elkarlanean, Sammicek trebakuntza eta aholkularitza zerbitzuak ere eskaintzen dizkie bai erabiltzaileei eta baita saltzaileei ere.

Munduan ematen ari diren aldaketa kulturalek eta sozialek sektoreko ohituretan eragiten dituzten aldaketen jakitun, Sammic taldeak gogo handiz egiten du lan sortzen ari diren behar berri horiek asebetetzeko.

Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago