Sammic, webean oinarritutako estrategia digitala

2019eko azaren 20a Español  

Aitor Roncal aurkezpeneko une batean.

Gaur, azaroak 20, Azpeitiko Basazabal Jauregian izan dira Sammic-eko marketin departamentuko lankideak "Sammic: Webean oinarritutako estrategia digitala" ikastaroa ematen. Hain zuzen ere, Iraurgi Berritzenen Ikasiz proiektuaren baitan, Amaia Altunak, Sammiceko marketin arduradunak, eta Aitor Roncalek, webgunearen garapenaren arduradunak, beraien lan egiteko moduaz hitz egin die bertaratu diren guztiei.

Ikasiz proiektuaren helburua eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, prozesu eta kudeaketa praktika onak enpresen artean partekatzea da, elkarren arteko ikasketa prozesua konpartituz, eskualdeko enpresen artean esperientzia onen aukerak bideratzeko.​ Horren harira eskatu ziguten gure enpresako marketin digitalaren proiektuaren nondik norakoak konpartitzeko.

 

Beraz, esan bezala, gaur elkartu dira eskualdeko hainbat enpresetako langileekin esperientziak eta lan egitko moduak partekatzeko. 20 lagundik gora bildu dira Azpeitiko jauregian, eta lan giro politean aritu dira. 

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Iraurgi Berritzeni aukera hau emateagatik, eta, nola ez, gerturatu diren kide guztiei horren bilkura emankorra egiteagatik. Hurrengora arte!

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago