Edalontzi-garbigailuak
ACTIVE   ULTRA  

Ostalaritzarako ontzi garbigailu txikiak

Garbiketaren eraginkortasuna, fidagarritasuna, higienea, ergonomia, kontsumo optimizatuak… edozein profesionalek eskatzen dituen ezaugarri teknikoak dira. Horregatik, Sammic-ek nukleo komun batean oinarritutako bi edalontzi-garbigailu sorta proposatzen ditu.

Sani-Control bermea

  • DESINFEKZIO BERMATUA, DIN 10534 araua betez.
  • "THERMAL LOCK" funtzioa: Urberritzea baxera desinfektatzeko tenperatura egokienean egingo dela ziurtatzen du.

Karrozeria enbutitu berriak

  • Diseinu ergonomikoa, zikinkeria pilatzea saihesteko eta errazago garbitzeko angelu biribilduekin.
  • Upel trinkoaren bolumena (uraren %50eko aurrezpena aurreko gamarekin alderatuta).
  • Enbutitutako saskien gidak.

Hydroblade™ garbitzeko besoak

  • Garbitze-eraginkortasun handiagoa lortzeko birdiseinatutako toberak.
  • "Monoblock" diseinuak iraunkortasuna eta talkekiko erresistentzia ematen ditu.
  • Aurreko gamarekin alderatuta, urberritze-aldian %30 ur gutxiago kontsumitzen da.

3 etapako iragazki-sistema: gainazalekoa, upelekoa eta aspiraziokoa

  • Garbitze-eraginkortasuna konstante mantentzeko, garbitzeko ura egoera ezin hobean kontserbatzen du.
  • "Easy-on" diseinua duten gainazaleko iragazkiak azkar desmuntatzen dira, garbitzeko besoak deskonektatu beharrik gabe.

"Easy-grip" atea: heldulekua atean integratuta duen diseinu berria

  • Osagaien integrazioak erresistentzia eta sendotasun handiagoa ematen du.
  • Izkinak edo irispide zaileko eremuak ez izateko diseinatua: zikinkeria-metaketak saihesten ditu eta garbiketa errazten du.
  • Helduleku ergonomikoak itsasgarritasun perfektua ematen du, baita esku bustiekin ere.
  • Horma bikoitzeko atea, segurtasun mikroa eta kalitate handiko junturarekin.
  • 30 cm-ko karga-ahalmena: moldakortasun handia ontzi eta plater ertain ugari garbitzeko.

You will never WASH ALONE

  • Tech-Services: gure teknikari-taldeak makina beti prest izaten lagunduko dizu.
  • Design Services: konta iezaguzu zein diren zure beharrak, eta aholkuak emango dizkizugu.
  • 60 urteko esperientzia eta know-how-a zure eskura.
[+]

ACTIVE
Ezaugarri aurreratuak, konplexutasunik gabe

  • Aginte panel erraza eta atsegina erabiltzailearentzat.
  • Komunikazio intuitiboa ikonoen bidez.
  • Ziklo dedikatuak: garbiketa programa egokiaren aukeraketa ikonoen bitartez.
  • Hezetasunaren aurkako IP65 babesa duen aginte panel elektronikoa.
[+]

ULTRA
Sammic-en Premium garbitze-esperientzia

  • Soft start: garbitzeko ponpa pixkanaka abiaraztea, gai hauskorrak babesteko.
  • Kolorezko LCD Pantaila: makinaren egoera zein den jakiteko mezu, kolore-kode eta ikonoen bidez emandako komunikazio intuitiboa.
  • Ziklo dedikatuak: garbiketa programa egokiaren aukeraketa ikonoen bitartez.
  • Moldagarria: makinaren parametro nagusiak erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen du.
  • Tenperatura bisorea.
  • Wash Plus + funtzioa: garbitze-zikloaren intentsitatea handitzen du eraginkortasun handiagoa izateko.
  • Hezetasunaren aurkako IP65 babesa duen aginte panel elektronikoa.
  • Zure makina zure neurrira: Hautazkoen zerrenda
[+]
konparazio-taula  ( Bai   Aukerakoa   — Ez )
AX-40 UX-40 UX-40 ISO
Ezaugarriak
Saskiaren neurriak 400 x 400 mm 400 x 400 mm 400 x 400 mm
Altuera erabilgarria 300 mm 300 mm 300 mm
Hotzean urberritzea
Goiko garbiketa
Aginte panel elektronikoa
Garbitze-tenperaturak bistaratzea
Urberritze-tenperaturak bistaratzea
Upelaren edukiera 9 l 9 l 9 l
Pareta bikoitza
Zikloak
Zikloak 3 5 5
Zikloaren/zikloen iraupena 120 / 150 / 210" 90 / 120 / 150 / 180" 90 / 120 / 150 / 180"
Saskien ekoizpena orduko 30 / 24 / 17 40 / 30 / 24 / 20 40 / 30 / 24 / 20
Potentzia
Ponparen potentzia 0.33 Hp / 250 W 0.33 Hp / 250 W 0.33 Hp / 250 W
Upelaren potentzia 1200 W 1200 W 1200 W
Galdaratxoaren potentzia 2500 W 2800 W 2800 W
Guztizko potentzia 2750 W 3050 W 3050 W
Kanpoko neurriak
Kanpoko neurriak 470 x 537 x 710 mm 470 x 540 x 710 mm 490 x 540 x 710 mm
Pisu garbia 36.5 kg 38 kg 40 kg
Oharra: horma bikoitzeko modeloen zabalera 20 mm zabalagoa da.
Datuak sarrerako ura 55ºC-ra egonda (gomendatua)
Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri

Edalontzi-garbigailuak produktuaren osagarriak

Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago