Kutter - Emultsionatzailea KE-4V

Ontziaren edukiera: 4.4 l. Abiadura aldakorra eta "Brushless" teknologia.

"ULTRA Compact" lerroa. Abiadura aldakordun motore blokea + 4.4 l.ko kutter ontzia alboko irabiagailuekin.

"Brushless" teknologiaz hornitua: motore indartsu eta eraginkorrak

  • Eraginkortasun gorena: momentua abiadura tarte osoan mantentzen dute.
  • Diseinu arin eta trinkoa: gutxiago pisatzen dute eta toki txikiagoa behar dute. 
  • Diseinu iragazgaitza, airezpapenik ez bait dute behar. 
  • Zarata txikiagoa sortzen dute: lantokiko ingurumen hobekuntza.

Eraginkortasuna eta errendimendua

  • 4.4 litrotako kutter ontzia alboko iraulkariekin. Erdiko hodi altuak ekoizpen ahalmen haundiagoa izatea ahalbidetzen du. 
  • Polikarbonatozko estalki gardenak makina martxan dagoenean osagaiak gehitu ahal izateko zuloa dauka.
  • Estalkiak juntura du, edukiak gainezka egin ez dezan.
  • Birrinketaren kalitate homogeneoa eta trazarik gabea lor daiteke alboko birakariei eta "invert blade" teknologiari esker (alderaztikatutako marraza). 
  • Ontziaren alboko birakariei esker, lan azkarra, homogeneoa eta produktuaren beroketarik gabekoa lortzen da. 
  • Marrazen antolamendu bereziak eragiten duen mugimenduari esker, oso akabera uniformea lortzen da. 
  • Helburuaren arabera, marraza leunak zein zulodunak eskuragarri.
  • Denbora programatu daiteke edo abiadura handieneko botoia sakatuaz erabili.
  • Txertatutako programa parametrizagarriak ditu, eta errezetak estandarizatzeko programak pertsonalizatzeko aukera ematen dute.
  • Edozein momentutan kutterrari ebakitzeko burua gehitu eta konbi makina batetan bihurtzeko aukera. 

Built to last

  • Janarientzat egokiak diren kalitate handieneko materialezko ekoizpena. 

Erabiltzailearentzat erosotasun osoa

  • Kutter ontziak helduleku ergonomikoa dauka.
  • Aurreratutako kontrol-panel erabiltzerraza. Informazio guztia aldi berean eskaintzen du.
  • Kontrol-panelak duen tenporizatzaileak prozesuak estandarizatzea ahalbidetzen du.

Mantenua, segurtasuna, garbitasuna

  • Segurtasun sistemak ontzian zein tapan.
  • Errore-abisuen sistema osoa.
  • NSF International-ek onetsia (higiene, garbiketa eta janariarekin kontaktuan diren materialei buruzko araudia).
  • 100% tested.
Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri

Espezifikazio teknikoak

Galdararen edukiera: 4.4 l
Produktuaren gehienezko edukiera: 2.5 kg
Gehienezko edukiera (likidoak): 2.4 l
Pertzaren neurriak: Ø193 mm x 161 mm
Guztizko potentzia: 1100 W
Abiadura, gutxienez-gehienez: 300 rpm - 3000 rpm

Kanpoko neurriak

  • Zabalera: 252 mm
  • Hondoa: 309 mm
  • Altuera: 434 mm

Pisu garbia: 11.9 kg

Enbalajearen neurriak
285 x 385 x 695 mm
Bilgarriaren bolumena: 0.08 m³
Pisu gordina: 16.1 kg

Produktuaren fitxa

Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago