ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent

Deustuko Unibertsitateko ikasleen bisita

2024eko mairen 09a Español  

Atzo, maiatzak 8, asteazkena, atseginez hartu genituen Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + International Management Skills graduko lehen urteko ikasleak Sammic-eko instalazio zentraletan, Azkoitian, Gipuzkoan. Beraien prestakuntza-programaren barruan hainbat bisita egiten dituzte enpresa desberdinen nazioartekotze-prozesuak bertatik bertara ezagutzeko eta horren baitan etorri ziren Sammic-era.

 Sammic-eko egonaldian, aurrena, gure taldeko hainbat kidek hitzaldia eman zien ikasleei. Bertan, gure nazioartekotze-prozesua nola gauzatu zen azaldu zuten, gure esperientziak eta ezagutzak partekatuz. Ondoren, ikasleek instalazioak bisitatu zituzten, lantegian eta biltegia barrena ibili ziren, eta gure enpresaren eguneroko funtzionamendua xehetasunez ikusteko aukera izan zuten.

Guretzat aukera paregabea da horrelako hezkuntza-programetan parte hartzea eta etorkizuneko profesionalen garapen profesionalean laguntzea. Zinez uste dugu garrantzitsua dela gure esperientziak partekatzea eta, honelako bisitek, balio handia ematen digutela bai ikasleei eta baita guri ere.

Post honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu Deustuko Unibertsitateari bere programan sartzeagatik eta ikasleei beren interesagatik. Espero dugu atzokoa esperientzia aberasgarria izatea eta Sammic-en egunerokotasunetik asko ikasi izana!

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago