Sammic Euskadiko Pintxo txapelketan

2019eko urrren 29a

Kursaalean atzotik ospatzen ari den Euskadiko Pintxo txapelketako babesleak gara. Hiru egunotan, lehiaketako sari nagusia irabaziko duen pintxo onena prestatzeko saiakeran ari dira parte hartzaile guztiak. Sari askoren artean, gainera, parte hartzaileek gure SmartVide 9 bat irabazteko aukera ere izango dute, sariketako parte hartzaile guztien artean zozkatuko baita hau. 

Lehiaketaz gain, Comercial Hostelera del Norte gure bezeroak stand txiki bat jarri du ekitaldian. Bertan, gure distribuidoreak SmartVide 9 egostaile berria eta XM-12 irabiagailu berria erakutsi ditu. 

Zorte on guztioi eta onenak irabaz dezala!

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago