KE-8V berriarekin pralina prestatzen

2019eko urrren 03a Español   English   Français   Italiano   Português   Deutsch  

Erabiltzaile batek eskatuta, gure chef korporatibo Enrique Fleischmannek 4 kilo hur pralin prestatu ditu KE-8V kuter berriarekin. 

Hur txigortuen pralina

Osagaiak:
  • 2 kg hur soildu txigortu
  • 2 kg azukre-hauts
  • 400g ur
Nola prestatu:

Hasteko, ura azukre-hautsarekin nahastuko dugu eta sutan jarriko dugu, 118ºCtan, jarabea lortu arte. Nahi dugun tenperaturara iritsitakoan, hurrak, azalik gabe, gehituko dizkiogu nahasketari, eta hurrak birrineztatu arte landuko ditugu. Hurrak prest daudenean sutik aterako ditugu eta gorde egingo ditugu. 

Itsatsita gelditu diren hurrak bananduko ditugu, eta berriro sutan jarriko ditugu karamelizatu arte. Karamelizatutakoan, mahai gainean utziko ditugu guztiz hoztu arte.

Karamelizatutako hurrak KE-8V berrian sartuko ditugu eta minutu batez 5eko abiaduran birrinduko ditugu. Ondoren, beste minutu batez birrinduko ditugu.

Ohar garrantzitsua: Birrintzen ari garen denboran oso garrantzitsua da gure elaborazioak ez hartzea 50ºC baino gehiago. Kontutan izan behar da makinaren kalitatea eta potentzia lana egiterako orduan. Gure KE-8Varekin posible da kalitatezko eta errendimenduzko emaitza profesionala lortzea 

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago