Zorionak, Fernando!

2020eko ekaren 11a Español  

Lerro hauen bitartez Fernando Alberdi izozkigilea zoriondu nahiko genuke munduko 100 izozkigile onenen zerrendan sartu dutelako. Gelato Festival World Ranking-en arabera, Dona Doni Izozkiak (Getaria)ko izozkigile azpeitiarra munduko 57. onena da.

Fernando gure XM-33 birringailu berriarekin lanean.

Azken urteotan parte hartu duen lehiaketetan lortutako puntuei esker iritsi da Fernando 57. posturaino. Orain, Koronabirusaren erruz, Fernandok parte hartzea pentsatzen zuen beste lehiaketa batzuk bertan behera gelditu dira eta, ondorioz, ezin izango ditu puntu gehiago batu. Hala ere, ahal bezain laster, azpeitiarrak puntuak lortzen jarraitu nahi du Mangoa Ezpeletako piperrautsarekin nahastuta egiten duen izozkiarekin, eta probatzen ari den beste hainbat berrikuntzekin.

 

Fernando platano zaporeko izozkia egiten.

Fernando Alberdi aspalditik da Sammicen lagun handia, eta oso harro gaude bere izena hor goian ikusteagatik. Bera bezalako profesional handiek ematen diote balio erantsia gure markari. Zorionak, lagun!

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago