Nola garbitu ontzi-garbigailu industriala

2022eko ekaren 28a Español   English   Français   Italiano   Português   Deutsch  

Ontzi-garbigailuaren bizitza, neurri handi batean, jasotzen dituen mantentze-lanen eta zainketen araberakoa izango da. Ontzi-garbigailua ez garbitzeak hondatzea eta kare-maila handitzea eragin ditzake. Beraz, garbiketa funtsezkoa da ontzi-garbigailuaren bizitza luzatzeko eta denboran zehar emaitza onak lortzeko.

Ontzi-garbigailua behar bezala mantentzeko, egunean behin oinarrizko garbiketa egitea eta hilean behin garbiketa sakonagoa egitea gomendatzen da.

Makinaren eguneroko garbiketa

Ontzi-garbigailuaren eguneroko garbiketan, makinan sartutako plateretako janari-hondarrak ondo kentzen dira, janari-zatiak harrapatuta gera ez daitezen, eta makinaren barrualdea garbitzen da. AX eta UX ontzi-garbigailuak garbitzeko, jarraitu jarraibide hauek:

      

 

  1. Huts-ponpa duten UX makinek autogarbiketa-programa bat dute ontzi-garbigailua hustu eta makinaren lehen garbiketa egiteko.
  2. Makina garbitu aurretik, hustu ura garbiketa-upeletik eta itzali makina.
  3. Desakoplatu garbitze-besoak (goikoa eta behekoa).
  4. Kendu gainazal-iragazkiak eta jaso garbiketa-upelean geratzen diren hondarrak. Hondarrak kendutakoan, kendu gainerako iragazkiak garbitzeko: iragazki biltzailea, xurgatze-iragazkia eta, hustuketa-ponpa duten ereduetan, hustuketa-iragazkia.
  5. Garbitu iragazkiak eta besoak:
    • Desmuntatutako elementuetatik janari-hondarrak eta bestelako hondakinak kendu.
    • Arreta berezia jarri garbitzeko besoetako ahoak zikinkeriarik edota karerik gabe egon daitezen.
  6. Garbitu makinaren barrualdea eta kanpoaldea zapi heze bat eta xaboi neutro bat erabiliz.
  7. Jarri iragazkiak eta garbitzeko besoak beraien tokian, 4. urratseko desmuntatze urratsak alderantzizko ordenean jarraituz.

Makinak 24 orduz funtzionatzen badu, txanda bakoitzean makina garbitzea komeni da.

Hileroko garbiketa

Hileroko garbiketan, ontzi-garbigailuaren junturak eta hormak garbitu behar dira, zikinkeria gehien pilatzen den tokia baita. Beraz, gomendatzen dugu hilean denbora pixka bat ematea junturak garbi daudela ziurtatzeko. Ondo lehortu garbitu ondoren.

Aholku hauek guztiek ontzi-garbigailua bere bertsiorik onenean mantentzen lagunduko dizute. Horri esker, baxera egoera ezin hobean eta mantxarik gabe aterako da.

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago