Hotel batetako garbiketa-eremua optimizatzeko gakoak

2022eko iraren 13a Español   English   Français   Italiano   Português   Deutsch  

Hotel bateko garbiketa-eremua diseinatzerakoan zein diren elementu eta faktore erabakigarrienak jakiteko, Miren Arriaga Sammiceko ontzi-garbigailu familiako Product Manager-arekin egon gara. 

1. Zein dira hotel bateko sukaldean garbiketa-sistema proiektatzeko faktore erabakigarrienak?

Hotel bakoitzaren beharretara egokitzeko eta eragiketa modu eraginkorrean egin ahal izateko, funtsezkoa da garbiketa-eremuaren diseinua xehetasunez planifikatzea. Horregatik, ezinbestekoa da faktore hauek kontuan hartzea:

  • Edukiera: mahaikide kopurua.
  • Txandatzea: mahaikide kopurua orduko.
  • Denbora: egunean zenbat zerbitzu egiten diren.
  • Garbitu beharreko material mota.
  • Uraren kalitatea.
  • Langile operatiboak.
  • Aurrekontua.

2. Eta, aurreztea eta jasangarritasuna?

Gaur egun, energiaren eta baliabideen kudeaketa ona funtsezkoa da hoteletako sukaldeetan. Gero eta elektrizitate-, gas- eta ur-kostu handiagoak daudenez, gomendagarria da lurrun-kondentsadorea duten modeloak aukeratzea. Horrela, aretoko tenperatura jaisten da, elektrizitate-kontsumoa aurrezten da eta urberritze-uraren tenperatura berreskuratzeko gaitasuna hobetzen da. 

3. Zein da zure aholku nagusia, profesional gisa, hotel batetako sukaldean garbiketa-sistemak proiektatzeko orduan?

Sukalde perfektuak diseinu garbi eta funtzionala izan behar du, lan-eremu zatituekin, langileek modu eraginkorrean eta sukaldeko beste lan batzuekin interferentziarik sortu gabe lan egin dezaten.

Garbitze-eremuari dagokionez, sukaldeko lekurik garrantzitsuenetako bat bihurtu da, koronabirusaren ostean higiene-protokolo berriak etorri baitira. Beraz, ezinbestekoa da lana optimizatzeko prozesu operatiboen azterketa egitea: lan-fluxuak, langile-kopurua, gauzatze-denborak… Horrela, kostuak aurreztu eta a langileen ongizatea hobetuko da.

Gainera, prozesuak optimizatzeko, garbiketa-eremua sukaldearen ondoan edo baxera zikina biltzen den lekuan kokatzea gomendatzen da.

4.  Zein motatako ekipoak ari dira eskaera handiena izaten gaur egun, eta zergatik?

Hoteletan, ontziteria, beirateria, mahai-tresnak eta sukaldeko tresnak garbitzea funtsezko eginkizuna da eta, bezeroek eta gonbidatuek aurretiaz dituzten itxaropen altuekin bat egin behar da. Espazioa, edukiera eta aurrekontua bezalako faktore nagusien arabera, gehien eskatzen diren ontzi-garbigailuak saski arrastezko ontzi-garbigailuak eta kupula-ontzi-garbigailuak izan ohi dira.

5. Ostalariek zer elementu baloratzen dituzte jatetxeetako sukaldeko garbiketa-sistemak aukeratzerako orduan?

Ontzi-garbigailua, zalantzarik gabe, garrantzi handiko faktorea da, eta erabakirik onena hartzeko aukera emango duten alderdiak xehetasunez aztertu behar dira. Horregatik, gaur egun, ostalariek faktore hauek lehenesten dituzte ontzi-garbigailu bat aukeratzeko orduan:

  • Ekoizpena: puntako orduetan negozioaren eskaerari erantzuteko.
  • Baliabideen kontsumoa eta ingurumenarekiko sentsibilitatea: Geroz eta garrantzitsuagoa da sektorean.
  • Garbitze-prozesuaren eraginkortasuna: ostalariak perfekzioa lortu nahi du garbiketan: beirateria errepasatu beharrik ez izatea eta baxera desinfektatuta eta sanitariorik gabe gelditzea.

6. Eta mantentze lanei dagokionez?

Ontzi-garbigailuaren bizitza baliagarria, neurri handi batean, jasotzen dituen mantentze-lanen eta zainketen araberakoa izango da. Ontzi-garbigailua ez garbitzeak hondatzea eta kare-maila handitzea eragin dezake. Beraz, garbiketa funtsezkoa da ontzi-garbigailuaren bizitza luzatzeko eta denboran zehar emaitza onak lortzeko. Ontzi-garbigailua behar bezala mantentzeko, hilean behin oinarrizko garbiketa egitea eta garbiketa sakonagoa egitea gomendatzen da.

7.  Zein makina gomendatzen dituzu hotel mota bakoitzerako?

Garbiketa prozesua eraginkorra izateko, bakoitzak argi izan behar du zein den bere ahalmena eta garbitu beharreko materiala: goizeko gosaritik hasi eta bazkaritik afarira edo gaueko kokteletaraino, hoteleko sukaldea ez da inoiz gelditzen. Sukalde baten diseinu aproposa establezimendu horren, eskaintzen duen produktuaren, edukieraren eta langileen araberakoa da, besteak beste.

 

Boutique hotela

Hotel ertaina

Hotel handia

 

Aipatutako faktore guztiak haintzat hartzeko eta zeure establezimendurako garbitze-eremu ideala jartzeko, espezialista baten aholkua izatea gomendagarria da. Galde iezaguzu hemen

Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago