Nola garbitu patata-zuritzaile industrial bat

2022eko iraren 07a Español   English   Français   Italiano   Português   Deutsch  

Patata-zuritzaile industrial baten bizitza baliagarria, neurri handi batean, hark jasotzen dituen mantentze-lanen eta zainketaren araberakoa da. Makina behar bezala ez garbitzeak makina hondatzea edota lortutako emaitzak okerragotzea eragin dezake. Beraz, esan dezakegu garbiketa ezinbestekoa dela patata-zuritzaile baten bizitza luzatzeko eta bizitza baliagarri osoan emaitza onak izateko.

Makinaren bizitza erabilgarria luzatzeko, urrats hauek egitea gomendatzen dugu.

Eguneroko mantentze-lanak

 

  1. Zuritzeko makina martxan jarri, produkturik gabe.
  2. Kendu plater urratzailea.
  3. Garbitu iraultzailea eskuila batekin.
  4. Garbitu estalkia zapi batekin.
  5. Garbitu zilindroa zapi batekin.
  6. Garbitu makinaren oinarria urarekin
  7. Gabitu plater urratzailea eskuila batekin.
  8. Hustu eta garbitu iragazkia.
  9. Garbitu iragazkiaren oinarria.

Gainera, makina kanpokaldetik ere garbitzea gomendatzen dugu. Egin makinaren garbiketa bi urrats sinpletan:

  1. Garbitu makinaren kanpoaldea xaboi-ur epeletan bustitako zapi edo belaki batekin. 
  2. Lehortu zapi leun batekin.

OHARRA: ez da erabili behar garbiketa-produktu urratzailerik, hala nola amoniakoa edo lixiba, disolbatzaileak, garbigarri hareatsuak edo metalezko espartzuak.

Seihileko mantentze lanak

Eguneroko garbiketaz gain, sei hilean behin honako hauek aztertzea gomendatzen dugu:

  1. Elikatze kablea, ondo dagoen ikusteko.
  2. Makinaren hankak, lurrean ondo finkatuta daudela eta ez direla hondatzen ari bermatzeko. 
  3. Tapa, pitzadurak edo hausturak dauden ikusteko.
  4. Elikagaiak prozesatzeko eremuaren oinarriaren inguruko silikona.
Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri
Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago