ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent

Ebakitzaile-kutter konbia CK-38V

2 maklina batean: barazkiak ebakitzeko makina (450 kg/h) + 8 litroko ontzidun kutterra

Abiadura anitzezko motore blokea, ebakitzeko buru unibertsala eta 8 liltrotako hortzdun marrazez hornitutako kutter ontzia.
"Brushless" teknologia.

 

"Brushless" teknologiaz hornitua: motore indartsu eta eraginkorrak

  • Eraginkortasun gorena: momentua abiadura tarte osoan mantentzen dute
  • "Force Control System" esklusiboa: kalitate goreneko emaitza uniformea bermatuta.
  • Diseinu arin eta trinkoa: gutxiago pisatzen dute ta toki txikiagoa behar dute.
  • Diseinu estankoa, airezpapenik ez bait dute behar. 
  • Zarata txikiagoa sortzen dute: lantokiko ingurumen hobekuntza.

Barazkiak ebakitzeko funtzioa: mozketa ezin hobea

  • Doitasun handiko ahokadurak et makina eta diskoen diseinu integrala, mozketa ezin hobea lortzeko.
  • 205 mm. diametroko disko eta sareta sorta zabalarekin hornitu daitezke. Berauek elkarren artean konbinatuz, 70 ebaki eta birrinketa mota lortu daitezke.
  • "Force Control System" esklusiboak, kalitate handieneko emaitza uniformea bermatzen du. Ezarritako indarra gainditzen bada, soinu-abisua dauka. 

Kutter funtzioa: efizientzia eta errendimendua

  • Denbora programatu daiteke edo abiadura handieneko botoia sakatuaz erabili.
  • Produktuak moztu beharrean nahastea ahalbidetzen duen "reverse" funtzioa. 
  • 8 litrotako kutter ontzia. 
  • "Cut&mix" irabiagailua barne duen polikarbonatozko estalkia.
  • Bilatzen den emaitzaren arabera, marraza leunak zein zulodunak aukeran. 

 Built to last

  • Altzairu herdoilgaitzeko eta janarientzat egokiak diren kalitate handieneko materialezko ekoizpena: altzairu herdoilgaitzezko motore-blokea eta elikagaientzat egokia den aluminiozko ebakitzeko burua.
  • Altzairu herdoilgaitzezko kutter ontzia polikarbonato iraunkorrezko estalkiarekin. 

Erabiltzailearentzako erosotasun handiena

  • Diseinu ergonomikoa: produktua mugimendu bakar batean ebakitzen du. 
  • Alboko produktu jaurtiketa: lan-mahaian hondo gutxiago behar du eta zipristinak saihetsiaz produktua zuzentzen du.  
  • Kontrol panel aurreratua. Oso erabilterraza da eta informazio guztia begiratu batean ikus daiteke.

Mantenua, segurtasuna, garbitasuna

  • Garbitzeko oso erraz desmuntatu daitezke tapa, zapaltzailea zein kutter ontzia.
  • Segurtasun sistemak buruan, tapan, ontzian, argindar-mozketaren aurrean.
  • NSF International-ek onetsia (higiene, garbiketa eta janariarekin kontaktuan diren materialei buruzko araudia).
  • 100% tested.
Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri

Espezifikazio teknikoak

Guztizko potentzia: 1500 W

Ebakitzaile moduan
Orduko ekoizpena: 100 Kg - 450 Kg
Sarrerako ahoraren azalera (ebakitzeko makina): 136 cm²
Diámetro de disco: 205 mm
Ebakitzailearen abiadurak (posizioak): 300 rpm - 1000 rpm
Kanpoko neurriak: 391 mm x 409 mm x 552 mm
Pisu garbia (ebakitzeko makina): 24 Kg

Kutter moduan
Galdararen edukiera: 8 l
Kutterraren abiadurak (posizioak): 300 rpm - 3000 rpm
Kanpoko neurriak:286 mm x 387 mm x 517 mm
Pisu garbia (kutterra): 19 Kg
Zarata maila 1m-ra: <70 dB(A)
Inguru-zarata: 32 dB(A)

Enbalajearen neurriak
705 x 415 x 515 mm
Bilgarriaren bolumena: 0.15 m³
Pisu gordina: 32.9 Kg

Produktuaren fitxa

Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago