Sous-Vide egosteko makina SmartVide 7

Gehieneko edukiera 56 litro.

Doitasun eta fidagarritasun handiko sous-vide egosteko makina profesionala, erabiltzeko erraza eta eramangarria.

  • Wireless konexioa
  • HACCP-ready.
  • Zunda aukeran.
  • Softwarearen eguneratze jarraia.
  • Programagarria: 20 errezeta gordetzeko aukera.

Tenperatura kontrolatuan egosteko makina, eramangarria, irabiagailuduna eta 56 litro bitarteko edukierako ontzietarako. Chefentzat diseinatua, chefekin garatua.

  • Errendimendu profesionala bermatzeko, altzairu herdoilgaitz sendo eta gogorrezko eraikuntza. Beira-zuntzez indartutako poliamidazko panela eta garraiatzeko heldulekua.
  • Tenperatura kontrolatuan, zehaztasun handiz egosten dela bermatzen du, produktuaren ezaugarriak zainduz eta zaporea eta testura nabarmenduz. Tenperatura kontrolatzeko doitasun handiko sistema bat du SmartVide 7ak, eta emaitza oso sendoak lortzen ditu. Bihotzerako aukerako zunda baten bidez, errezeten estandarizazioa are zehatzago kontrola daiteke.
  • Produktuak bere zukuan prestatzeko aukera ematen du, eta, ondoren, zuku hori zaporeak indartzeko erabil daiteke.
  • Osagaiak marinatzeko eta beratzeko denborak erdira murrizten ditu.
  • Olioak, grasak edo beste produktuak infusionatzen eta aromatizatzen ditu tenperatura kontrolatuko teknika erabiliz.
  • Produktuen pisu galerarik ez egoteak, marjinak handiagotzeko aukera ematen du.
  • Zuzeneko dedikazio gutxi eskaini behar zaio, eta produktua prestatzen ari den bitartean beste gauza batzuk egitea ahalbideratzen du. Nahikoa da tenperatura eta denbora programatzea, gainontzekoa SmartVidek egingo du. Informazio guztia begi-kolpe batean ikusteko aukera ematen duen lau botoizko eta kolorezko TFT pantailari esker makinaren erabilera erraza eta intuiziozkoa da. Gainera, Wireless konexioari esker, chefaren errendimendua hobetzeko datuak elkarbanatzea erraza da .
  • Eramangarria: Heldulekuari esker, erraza da SmartVidea edukiontzi batetik bestera mugitzea. Gainera, poltsari esker, aukeran, chefak edozein lekutara eraman dezake makina. 
  • HACCP-ready: Wireless konexioari esker, posible da egosketaren emaitzak esportatzea edo inprimatzea ziklo bakoitzaren amaieran.
  • Zure makina beti eguneratuta: Dagoen tokian dagoela ere, firmwarearen eguneraketa egin ahalko da musutruk.
Laguntza behar al duzu?
Harremanetan jarri

Espezifikazio teknikoak

Tenperatura
Pantailaren zehaztasuna: 0.01ºC
Tenperatura tartea: 5ºC - 95ºC
Baimendutako giro-tenperatura: 5ºC - 40ºC

Denbora
Pantailaren bereizmena: 1'
Zikloaren/zikloen iraupena: 1' - 99 h

Ezaugarri orokorrak
Ontziaren edukiera maximoa: 56 l
Guztizko potentzia: 2000 W

Parte urperagarriaren neurriak: 117 mm x 110 mm x 147 mm
Kanpoko neurriak: 124 mm x 140 mm x 360 mm

Pisu garbia: 3.6 kg

Enbalajearen neurriak
440 x 190 x 310 mm
Pisu gordina: 5.5 kg

Produktuaren fitxa

Igo
Hemen, iluntasuna baino ez aurkituko duzu... Zure esku dago